2014(e)ko azaroa 20, osteguna

Gaur egungo baliabideekin ohiko denbora pasak sortzen

Ongi etorri berriz ere, irakurleok! Jadanik, sei aste pasa dira eta ez ditut ezta nabaritu ere, zein laster pasa den denbora aizue! Seinale ona da hori. Baina, berri txar bat aitortu beharko dizuet, nahiko gaixorik nabil, eta hemendik aste batzuetara ezin izango dut klase batzuetara etorri, nola sentitzen naizen arabera. Hala eta guztiz ere, nire kabuz ibiliko naiz klasean emandako edukiak eta eginiko ariketak burutzen! Lasai beraz lagunok, klaseko erritmoa jarraitzen ari naiz eta.

Aste honetako saio teorikoan, beste bi aurkezpenak jaso ditugu. Bi aurkezpenak artikulu berdinaren inguruan izan dira. Lehenengo taldeak, “Horizonte proiektua”ri buruz hitz egin dute, helburua teknologia berriek izango duten eragina aztertzea izanik.  Talde hau nahiko dinamikoa izan da, izan ere, partaide guztiek bazekiten noiz esku hartu behar zuten, eta bakoitzaren esku hartzea ondorengoarekin lotura zuzena adierazten zuen. Beraz, aurkezpena nahiko ondo ulertu da eta gainera, gaian sakondu dira bideo interesgarri batekin. 




Saio praktikora ezin izan dut joan, beraz, ikaskide bati apunteak eskatu eta lanean ipini naiz! Klaseari hasiera emateko, irakasleak liburuen garrantzia goraipatu zien, hurrengo liburuekin; Ortotipografia (akats tipografikoen inguruko liburua) eta “Lectura de imagenes en la era digital” (gaur egungo irudien erabileraren inguruko liburua).


Jarraian, WEB QUEST gaia aztertu zuen. 



Web Quest metodologia bat da, ez da web orrialde bat. Metodologia hau, jarduera hezitzailea izateaz gain, interneten bidez informazioa tratatzeko eta errespetatzeko tresna kooperatiboa eta orientatzailea da. Ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzailea da. Metodologia hau, sei ataletan bananduta dago: sarrera, zeregina, prozedura, baliabideak, ebaluazioa eta azkenik, ondorioak.




Metodologia honen ezaugarrien artean hauek aipatu zien irakasleak: ikasleen ezagutzatik abiatzen da, malgua da eta transmititu eta konpartitu daitekeen metodologia da. Web Quest- en  sailkapena iraupenaren arabera hurrengoa da: motza, luzea eta mini web quest- ak.
Metodologia hau ezagutzeko, taldeka jarri ziren eta web quest bat aukeratu eta aztertu zuten. Ondoren ikaskideei azaldu behar izan zuten behatu zutena. Etxean aztertu eta gero, nahiko baliogarria ikusi dut metodologia honen erabilera, izan ere, nahiko dinamikoa da, parte hartzailea, talde lana sustatzen duena, desberdina, nahiko aktiboa, eta gainera, erraza.  Hori dela eta, ez dut uste arazorik izango ditudala irakasle izango naizenean metodologia hau erabiltzean.

Web Quest- ekin aldendu dira ikasleok, eta Padlet aplikazioan murgildu dira, bertan, binaka hormairudiak sortu dituzte. Aplikazio hau oso entretenigarria ikusten dut hezkuntzara bideratzeko, izan ere, horma irudiak umeei motibazioa sorrarazten die eta aplikazio honek irudiak eta internet lotzen duenez gero, motibazio bikoitza sustatuko die umeei. Hona hemen sortu dudan hormairudia:





Azkenik, soinua landu dute. Horretrako, youtubeko bideoak erabiliz, abestiak jaitsi dituzte, youtubetik mp3-ra web orriaren bitartez. Ondoren, abestiak editatu ahal izan dituzte audacity programaren bitartez, bere ahotsa ere sartu ahal izan dute.

Gaur egungo edukiek oso baligarriak izan daitezke hezkuntzara bideratzeko. Izan ere, benetan harritu dit nola gaur eguneko baliabideekin, hau da, internetarekin, ohiko denbora pasak, horma iudiak adibidez, eraiki ditzatekela. Esan beharra dut, youtubetik mp3ra bihurtzeko web orrialdea ezagutzen nuela eta baita audacity programa ere. Bertan, nire lagunekin abestiak editatu ditugu eta gure "bertsioak" egin ditugu egun euritsuetan. Bitxikeri moduan, horrelako bat egin genuen lagun baten oparirako eta  abesti bihurtu eta gero, moviemaker programarekin, irudiak sartuz, bideo bat egin genion.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina