2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

Irudien munduan murgilduz



Ongi etorri berriz ere nire bloggera, eskertzen dizuet zure jarraipena irakurle maitiok! Blog hau ahalik eta era erakargarrian sortzeko helburua daukat eta, nire iritziak baita jasotako edukien berri emanez. Asteak pasatzean, konturatzen naiz eduki asko barneratzen ari naizela eta haietako askok nahiko baliagarriak direla. Gainera, gero eta gusturago nago klasean, edukien berri daukadalako eta horien jarraipena egiten ari garelako. 

Hortaz, aipatu nahi dudan lehen gauza, aste honetan talde moduan prestatu behar izan dugun lehenengo aurkezpena da. Izan ere, gaia nahiko erraza izan da (bost urteko umeek mezu elektronikoak idazten), baina hainbat gauza genituen buruan, zein lan hau guztiz ahazturik geneukan. Hala eta guztiz ere, lan bikaina egin dugula pentsatzen dut. Egun bakarra nahikoa izan da lan hau aurrera eramateko, beraz, denbora ez da izan hain arazo handia. Egia da, nahiko itota ikusi ginela, baina taldearen funtzionamenduari esker, aurrera eraman ahal izan genuen. Emaitza oso ona iruditu zitzaidan: irakasleak esleitutako testuaz gain, baliabide digitalez hornitu ginen gaian sakontzeko eta hausnarketa sakona egin genuen. Bideoak aurkitzea zaila izan zen, izan ere, gaia umeei erreferentzia egiten zion, beraz, zaila izan da ikastola batean umeen teknologiaren erabilera islatzen duten bideoak aurkitzea. Azkenean, nahiko lan gogorra egin genuen, hortaz, gaiaren jakinduria eta interesa azaldu genuen. 

Aurkezpenak saio teorikoetan izango dira. Aurkezpen guztien ondoren, aurkezpenekiko ebaluazioa egin beharra dago. Horretarako, talde bakoitzak ebaluazio irizpideak adierazi behar zituen. Ondoren, ikasle bakoitza, bere taldearekin adierazitako ebaluazio irizpideetan oinarrituz, beste aurkezpenak ebaluatu behar izango ditu. 

Saio praktikoari dagokionez, gaur bloggetik pixka bat aldendu gara. Izan ere, aste honetako zaioa ARGAZKI edo IRUDIAN oinarritu da. Horretarako, hainbat kontzeptu landu ditugu gai horri buruz:

  •      Argazkiak editatzeko programak

  •       Argazkiak gai zehatz batean

  •       Planoak

  •        Argiaren garrantzia

  •       Kolorea

Lehenik eta behin, irakasleak argazkiak editatzeko programak idatzi ditu arbelean. Ondoren, taldeen bidez, programa horien funtzionamendua aztertu behar izan genuen. Programak hauek ziren: fotoflexer, pixrl, bomobo, bloggif, picturetrail eta flocdraw. 

Talde guztiek esleitutako programaren funtzionamendua aztertu ondoren, ordezkari bat arbel digitalera irten zen guztioi azaltzeko. Programa guztiak ikusi ondoren, ondorengoa ondorioztatu dezaket: batzuk ez dira aproposak lehen hezkuntzan jorratzeko, hainbat faktore direla eta. Izan ere, oso garrantzitsua gerta daiteke programa batean egindako irudia gordetzeko aukera izatea. Batzuek, ez daukate aukera hori. Baina, harrigarria iruditu zitzaidan “bomobo” programa, izan ere, ez ditu argazkiak jorratzen, bera bakarrik mugitzen da, zuk arratoiarekin emandako norabidea jarraituz. Lehen hezkuntzan geometria irakasteko oso aproposa ikusten dut, baina, ez dauka irudia gordetzeko aukera. Hala ere, ez da arazoa, umeek sormena landu ahal dutelako irudi geometriko berriak sortzen eta gainera, nahiko erraza da. 

Hori izan ahal da beste faktore bat zailtasun maila da. Programa batzuk konplexutasun asko zeukaten (tresna gehiegi alegia) eta beste batzuk aldiz, “paint” programaren antza zeukaten. Irakasleak aholku hau eman zigun: “ez erabili zail xamarrak diren programak, ikasle batzuk ezintasunak izan ahal dituzte, eta beraz, frustratu egingo dira. Hortaz, teknologiara hurbildu beharrean, aldenduko dira.”

Programa hauekin ibili ondoren, irakasleak talde bakoitzari gai bat esan zion (ura, airea, abiadura, etab). Talde bakoitzak hamabi argazki ezberdin egin behar izan zuen esleitutako gaiari buruz. Ondoren, arbela digitalean ikusi genituen. Batzuk harrigarriak izan ziren, eta beste batzuk ordea, gaiarekin zerikusi txikia zeukaten, iritzien kontua izango zen. Argazkiak ikusterakoan, objetibotasunetik subjektibotasunera abiatu gara. Hau da orokorretik zehatzera. Horrela, irudien orokortasunetik, gauza zehatzak ikus ditzakegu, irudiari esanahi desberdina emanez.  Adibidez, uraren gaiari buruzko argazki bat zen eskuak garbitzea. Horrela, eskuak zabaldurik ikusten ziren ura jausten. Irakasleak egin duena zera izan da: argazkia hurbildu, eskuak bakarrik agerian utziz. Beraz, irudi berri horrek pertsona bat dirua eskatzen zirudien. Horrek guztiak esan nahi du, irudiaren orokortasunetik (pertsona bat eskuak garbitzen) zehaztasunera (irudia hurbilduz gero, eskuak soilik agerian utzi zuen irakasleak) abiatu ginela, eta beste esanahi bat bilatu genuen. 

Planoei dagokionez, argazkiekin jarraitu ginen. Horretarako, objetibotasuna eta subjektibotasunarekin jarraitu genuen, “zoom”- a landuz. Argazki bat hurbiltzean gero eta informazio gehiago galtzen da: plano orokorretatik (osotasun planoak, objetibotasuna) plano zehatzera (hurbilak, subjetibotasuna).
Gaiarekin jarraitzeko, plano aldaketak landu genituen. Hiru plano bereizi zituen irakasleak: pikatua, kontrapikatua eta normala. 


  •        Plano pikatuarekin, argazkilariak objektua edo subjektuaren gainetiko irudia ateratzen du. Horrela, txikitasuna adierazten du.

  •       Plano kontrapikatuarekin, argazkilariak objektua edo subjektuaren behealdeko irudia ateratzen du. Horrela, handitasuna adierazten du.

  •      Plano normalarekin, argazkilariak objektua edo subjektuaren neurri berean ateratzen du argazkia. Ohikoena da.

Plano hauetan, argiak garrantzi handia dauka. Horretarako, irakasleak argazki bera ipini zigun (gizon baten aurpegia) eta argi- fokuek plano ezberdinetan zeuden (atzealdean, goialdean, behealdean,etab. Argi- foku gehiago ipiniz gero, sinesgarritasun handiago islatuko da. Hori ondorioztatu ahal izan nuen irakasleak jarri zenigun azken argazkiari esker. Beste argazki batek, atzealdean foku bakarra zeukan eta horrek aurpegia handiagoa egiten zuen.

Azkenik, kolorea landu genuen. Irakasleak bi irudi jarri genituen: bi lauki eta lauki bakoitzean erdiko lauki bat zeukan.
Lehenengo irudien laukiak beltz eta hori kolorea zeukan: erdiko laukia horia zen eta gainerakoa beltza. Bigarren irudien laukiak ordea, zuri eta hori kolorea zeukan: erdiko laukia horia eta gainerakoa zuria. Irakasleak, orduan galdera bat bota zuen: non da handiagoa hori kolorea?
Lehenengoan, beltzaren kontrastea dela eta, beltz koloreak “itzala” ematen dio horiari, lauki horiaren muga markatzen du. Bigarren laukia aldiz, zuri koloreak lauki horiaren muga ezabatzen du. Beraz, aurreko guztia kontuan izanik, lehenengo irudiaren beltz koloreak handitasuna ematen dio hori koloreari.

Argazkien mundua nahiko gustuko dut. Izan ere, bi kurtso egin nituen eta aita eta biok erakargarria ikusten dugunez gai hori, beti daramagu kamara aurrean eta ondoren, biok ateratako argazkien hausnarketa egiten dugu. Beraz, nahiko polita izan da gaurko klasea, entretenigarria eta niretzako azkarren igaro dena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina