2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Hezkuntza alternatibo baten bila

Bigarren kurtsoko lehenengo lauhilabetekoa bukatzear dago lagunok, izan ere gaurko saio teorikoa azkenaurrekoa izango da. Saio honetarako hiru aurkezpenak zeuden pentsaturik, baina denbora nahiko arin aurrera doanez gero, bakarrik bi aurkezpen jasotzeko aukera izan dugu.

Gauzak horrela, lehenengo taldeak, “La web 2.0 en escena”ri buruz hitz egin dute. Artikulu hau, Raul Santiago Campionen eta Fermin Navaridas Landaren eskutik sorturik dago. Aurkezpen honetan zehar hainbat ideia azaldu digute, esaterako, web 1.0 eta web 2.0ren aldeak eta, web 3.0 aipatu dute baita, honetara abiatzen ari direla azalduz, baina oraindik 10 urte falta dira horretarako. 



Praktikako eskolan, “eskola 2.0” programa erabiltzen zuen. 2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak barneratzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta horren ondorioz, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egingo dira. Helburuak: ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea, irakasleak IKT- dun gaitasunetan trebatzea, ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea, eten digitala murriztea, lan dinamikoa, parte-hartzailea eta, azkenik, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea. HEZIKETA: KALITATEA HOBETZEA. Hori dela eta, ikastetxeko hirugarren zikloko ikasleek ordenagailuez baliatu daitezke gelan lan egiteko. Aurkezpena hau nahiko ondo gauzatu du taldeak, izan ere gutxi gora behera denok entzunda genuen gaiari buruz hitz egin dute. Horrela, mezua nahiko ondo ailegatu da eta nahiz eta gaian ez sakondu, ez da egin astuna.
Bigarren taldeak, “E learning” kontzeptuari buruz hitz egin dute. Honen ezaugarri nagusiak hauek dira: hesi espazio- tenporalak desagertzen dira, heziketa biguna, ikaslea prozesuaren erdigunea da, edukiak eguneratuak daude, irakasleak ikaskuntzan laguntzen du eta etengabeko komunikazioa ematen da. Ezaugarrien ostean, mota ezberdinak eta hezkuntzan daukan aplikazioa azaldu ziguten. Aurkezpena edukietatik sakona izan zen, izan ere kontzeptu asko azaldu ziguten eta ondo egituraturik zegoen. Hala ere, nahiko astuna egin zen, informazio gehigarririk ez zutelako ipini. 




Bi aurkezpenak kontuan harturik, hezkuntzara bideratzeko aproposak ikusten ditut. Bi kontzeptuek hezkuntza alternatibo bat bilatzen dute eta, antzinako hezkuntza alde batera utziz. Nahiz eta honen aplikazioa hezkuntzan zaila izan, aldaketa izugarria izango zen eta, honen alde apustu egiten dut, umeen motibazioa sustatzeko.
Saio praktikoari dagokionez, berriz ere hainbat programa ezezagunekin aritu ginen. Lehenengoa “Hot Potatoes” deiturikoa, bost motatako ariketak sortzeko aukera eskaintzen dizu: JCloze, JMatch, JQuiz, JCross, Jmix deiturikoak.



 Programa honen funtzionamendua ikusteko, bikoteka jarri ginen eta gure kabuz nahi genituen ariketak frogatu behar izan genuen. Beraz, JMatch eta JCross ariketak burutu genituen. Lehenengoaren bidez, zutabeak lotzen dituzu hau da, eskuineko zutabearen hitza ezkerreko zutabearen hitzarekin lotura izan behar du. Bigarrenaren bitartez, gurutzegrama bat sortu ahal duzu. Hona hemen JMatch- ren bidez sortutako ariketa:




Nahiko eroso egon naiz frogak egiten programa honekin. Baina esan behar dut ez dela erraza, hau da, ariketa guztiak ez nekien sortzen, zailtasunak izan ditut eta beharbada umeekin lantzeko ondo legoke baina aldez aurretik honen azalpen sakona eman beharko zen. Hori ez du esan nahi irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan ez dela aproposa erabiltzeko, aurkakoa, denbora librean edota klase astun baten ondoren erabiliko nuke, umeak motibatzeko.

Honen ostean, Pixton programarekin ibili ginen. Honek komikiak sortzeko aukera eskaintze dizu eta horrela, bikoteka jarri ondoren, komiki hau sortu genuen:

Klasearen bigarren erdian, "Issu" eta "Calameo" programekin aritu gara. Biek, erabilgarriak dira bertara lanak igotzeko. Nik behintzak ezagunak nituen biak, batxillergoan erabili nituen adibidez taldeko lanak bertara igotzeko eta horrela soilik nire ordenagailuan beharrezkoak ziren apunteak gordetzeko. Beraz, esan dezaket sakonki ez aztertzea agian batzuentzako pena bat izan dela, niretzat behintzat ez. Hezkuntzarako paregabeak dira eta ahal dudanean ikasleei aitortuko diet honen funtzionamendua.

Ezagutu ez ditudan programak, jarraian landu ditugunak dira: "Podcast", "Poderato" eta "Goear". Lehenengoarekin hainbat kontzeptu landu daiteke, hala nola: hiztegigintza, musikarekin jolastu, ipuinak eta istorioak sortu... Baina, esan beharra dago programa honen funtzionamendua ez dela oso erraza eta horregatik agian hirugarren ziklotik gora landu beharko litzateke.




Klasearekin bukatzeko, aipatu ditudan "Poderato" eta "Goear" programekin airtu gara. Klasearen erdiak "Poderato"rekin, eta beste erdiak "Goear"ekin. Niri egokitu zait "Goear" ekin ibiltzea. Bi programa hauek ere, ez dira oso errazak eta horregatik, hirugarren zikloak landuko nituzke baita ere. "Goear" programaren bidez, audioak eta soinuak igo daitezke. Horretarako, irakasleak mikrofonoak zeukaten entzungailuak utzi zizkigun eta binaka audio bat grabatu genuen ordenagailuan. Ondoren, audio hori "goear" programara igo genuen. 



Sarrera honen tituluak azaltzen duen moduan, gaur landutako kontzeptuei esker, irakaslea izango naizenerako hezkuntza alternatibo baten bidea eraikitzeko aukera izango dut. Izan ere, arreta gehien deitu didana "hot potatoes" izan da. Hau da, zu izan ahal zara ariketa horien sortzaile eta behin futnzionamendua ikusita asko erraztuko dizu gauzak. Izan ere, zure kabuz ariketa horiek egiteko denbora pila bat eman behar zenuen eta programa hori esker hori ez da izango arazoa, erdia eginik dago eta. Ez dut birritan pentsatuko programa hau erabiltzeko orduan, nahiko lagungarria da eta. Beste alde batetik, "Pixton" programa oso dibertigarria da, pertsonaiak eratu, paisaiak aukeratu, eta mila gauza egiteko aukera eskaintzen dizu. Hori dela eta, "Storybird" bezalako erabilgarritasuna emango nioke: umeak azterketa baten ostean edo klase sakon baten ostean (historia, ingurune, matematika) programa honekin ibiltzeko aukera emango nien. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina