2014(e)ko urria 15, asteazkena

Bolggari sarrera

ONGI ETORRI IRAKURLE MAITIA!


Blog honi sarrera emateko, lehenik eta behin nire burua aurkeztuko dut. Eneritz daukat izena eta Bilbon bizi naiz. Txikitatik gustatu zitzaidan irakaslea izatea, eta hortaz, gaur egun UPV/EHUko ikaslea nauzue, magisteritzako ikaslea hain zuzen ere. Bigarren urtearen hasieran nago, nahiko gustura eta itxaropen askorekin. Hona hemen eraikuntzaren argazkia.





Aurten unibertsitatean IKT (Informaio eta Komunikaziorako Teknologiak) irakasgaia landuko dugu. Blog honetan argitaratuko ditudan mezu guztiak irakasgai honetatik jasoko ditudan edukiei egindo die erreferentzia. Edukiak, saio teoriko eta praktikoetan jasoko ditugu, beraz, horren banaketa egingo dut. Proiektu honen sorreraren zergatia zera da; teknologia formakuntzaren garrantziaz ohartaraztea Lehen Hezkuntzari dagokionez.                    
IKT irakasgaiaren hasieran, irakasleak zenbait azalpen eman zigun gai honi buruz, hala nola, teknologiak eta gizarteak lotura handia daukatela; gaur egungo eta etorkizunerako teknologiarekiko formakuntza oinarrizkoa da, izan ere, teknologiak gizartearekiko garapena dakar, bai hezkuntzan, bai osasun arloan, bai kulturan... Horren ondorioz, teknologiari buruzko formakuntza oinarrizkoa iruditzen zait gaur eguneko gizartean. Internet funtsezko baliabidea bihurtu da eta horretaz baliatzen gara gizartearen gehiengoak. Horrela, irakasleriak funtsezko gaitasun batzuk barneratu behar dituela pentsatzen dut, irakaskuntza- ikaskuntza prozesua eraikitzeko; baliabide digitalez hornitu, adibidez. Hala ere, teknologiaren gehiegizko erabilerak ondorio latzak ekar ditzake, gaur egun, batez ere, arlo sozialean eta horren ondorioz, gaur egungo gizarteak garrantzi handiagoa ematen dio interneten daukaten irudiari, errealitatean benetan diren pertsonei baino. Beste alde batetik, teknologiaren zabalpenak, umeengan ere ondorioak dakar; oraingo umeek oso gazte hasten dira teknologiaz baliatzen, eta onerako zein txarrerako, internet oso eskura daukate. Orduan, gerta liteke jolasean egotea eta ez hain egokiak diren edukiekin topo egitea.



Lehenengo praktikako egun hau nahiko polita izan da. Izan ere, ikasle guztiek errealitate batekin topatu gara; pentsatzen genuen trebeak izango ginatekeela ordenagailuaren erabileran, baina ez hainbeste. Interneten bidez informazioa bilatzea, sare sozialetan ibiltzea eta oinarrizko programak erabiltzea (word, power point..) ez da nahikoa. Hortaz, irakasgai honek asko irakatsiko digunean nago. Adibidez, banekien Word eta PowerPoint bezalako programak erabiltzen, baina harritu  egin dit irudi batzuk hautatuz eta konprimituz gero, irudi bakarra sortu ahal daitekeela, gauza oso sinplea iruditzen bada ere. Horretarako, aipatutako PowerPoint programan ibili gara. Lehenik eta behin, beharrezkoa da diapositiba zuriarekin hastea, ondoren, nahi ditugun argazkiak edota letrak sartuko ditugu eta "control" botoia sakatuz eta mantenduz gero, irudi bilakatu nahi ditugun elementu gutziak aukeratzen ditugu. Amaitzeko, eskuineko botoiarekin klik egin eta "agrupar" botoia sakatuz gero, irudia sortuta egongo da. Esperientzia berria izan da gaurkoa, ez nuen inoiz blog bat sortu. Esan beharra daukat, blogak irakurtzen ditudala batzuetan eta beti galdetu izan diot nire buruari... zergatik ez sortu horrelako bat? Era askotako blogak ikusi ditut; informatiboak, pertsonalak, gai zehatz bati buruzkoak... baina beti gustatu zait blog bat sortzearen ideia, beraz, nahiko pozik nago.

Hortaz, blogga eraikitzen hasi gara. Bakoitzak bere gustura eraikitzeko aukera izan duenez gero, norberak bloggaren txantiloia aukeratu du eta gadgetak, bideoak, argazki, soinu edota liburuak sartzen aritu gara.

Askotan, etxeko ordenagailuan programak jaisten ditugu, eskolan edota unibertsitatean eskura ez ditugunak, eta ez daukagu hauek jaisteko aukera. Hori dela eta, nahiko baliagarria iruditu zait irakasleak emandako argibideak programak "USB" edo "PENDRIVE" batean eraman ahal izateko. Horretarako, portableap.com orrialdean dauden aplikazioak jaitsi eta "USB" edo "PENDRIVE"an gorde baino ez da egin behar. Horrela, programa horiek edozein lekutara eramateko aukera izango dugu.

Lehenengo aste hau, "informatikan kokatzeko astea" bezala definituko nuke. Izan ere, informatikaren oinarrizko erabileraren birpasaketa egitea beti da gomendagarria, batez ere, gu irakasle izango garenerako; hamaika programa erabiltzen jakingo ditugu eta oinarrizkoen erabileraren falta izango dugu eta. Beste alde batetik, ideia paregabea ikusten dut umeengan blogga zabalzea, askatasuna ematen diegulako, bai haiek nahi duten moduan eraikitzeko, bai haiek transmititu nahi diztuzen ideiak munduarekin partekatzeko. Nire iritziz, irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan, askatasuna eman behar zaie umeei, horrela, haiek era didaktikoan jakin ahal izango dute proiektu baten mugak, guk ezarri beharrean, proiektuaren erabilera... haiek bere kabuz esperimentatzean, ezagutza hobeto barneratuko dute, haiengan motibazioa sustatuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina